XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

B.- BIOTOPO BABESTUA:

Oinarrizko legerian natur erreserba, natur monumentu edo babestutako paisaia gisan izendatzen diren naturguneak izango dira biotopo babestuak.

Kategoria honen helburua ekosistema, komunitate, elementu biologiko, interes geologikoko eremuen,... babespena da.

Baliabideen ustiapena mugatuko da biotopoetan, ustiapen hori eta babestu nahi diren balio ekologikoen kontserbazioa bateragarriak direnean izan ezik.

Orobat, Natur Baliabideen Antolamendu-Plana (NBAP) egin beharko da aldez aurretik.

C.- ZUHAITZ APARTEKOA

Berez dituzten ezaugarri nabariengatik (tamainua, adina, historia,...) babes berezia merezi duten zuhaitzak dira.

Babes-kategoria guztietarako kontutan hartu behar da animaliak hil, harrapatu, eraso edo asaldatzeko iharduera guztiak debekaturik daudela, baita animalia horien larba, kume eta arrautzak ere.

Halaber, debekatuta dago hauek suntsitzea: animalien habitata eta, bereziki, habia, ohatzea eta ugaldu, negua pasatu, atsedena egin, elikatu edo migratzeko eremuak.

Orobat, ezin da ale bizi edo hildakoak edo beren hondakinak eduki, trafikatu eta merkaturatu.

Era berean, debekatuta dago landareak hondatu, mutildu, moztu edo lurretik ateratzea eta horien habitata suntsitzea dakarren baimenik gabeko edozein iharduera.

Onddo, fruitu eta bestelako basa-landareen probetxamendua arautuko da.

Lege honen bitartez sortuko da Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrenda.

Katalogo horretan ondoko irudietan sailkatuko dira espezieak, azpiespezieak edo populazioak:


- Galtzeko arriskuan daudenak
- Kalteberak
- Bakanak
- Interes berezikoak